2018(e)ko maiatzakren 2(a), asteazkena

LIBURUAREN EGUNA

Apirilak 23-an liburuaren eguna ospatu genuen. Ikusi bideoan egun horretan egindako zenbait jardueren argazkiak!


2018(e)ko apirilakren 27(a), ostirala

LH 5 MAILAKOEK IRAKURRITAKO LIBURUEN INGURUKO LANEN ERAKUSKETA

5. mailako ikasleek lau liburu irakurri dituzte: "Charlie eta txokolatezko lantegia", "Beti Iparralderantz", "Palabras de caramelo" eta "Las aventuras de Tom Sawyer".
Eskolako pasabideetan beraiek egindako lanak ikus daitezke: Liburuetako pertsonaiei idatziriko eskutitzak, iritziak, pasarteak...
Lan bikaina egin dute eta primeran pasa dute liburu hauek irakurtzen!




2018(e)ko otsailakren 5(a), astelehena


 IPUIN KONTAKETA

Ingrid eta Dieter Schubert-ek idatzitako "Pirata zaharra"  liburuaren ipuinkontaketa izan zuten 2. mailako ikasleek. 



Erramun pirata zaharra Paul mutikoaren lagun egingo da. Abentura politak kontatuko dizkio pirata zaharrak mutikoari. Baina badago gauza bat kontatu nahi ez diona. Zer ote da? 





 Abentura zoragarria izan zen!

2018(e)ko urtarrilakren 29(a), astelehena

MALETA BIDAIARIA




 5 urteko geletan "Maleta bidaiaria" proiektua  jarri da martxan tutoreen eta liburutegiaren eskutik. 




"Maleta bidaiaria" ipuinez osaturiko maleta bat da. Barruan euskaraz idatzitako liburuak aurkitu daitezke, baina baita gaztelaniaz eta ingelesez ere.





Ikasle bakoitzak astebetez maleta etxera eramaten du eta familian liburuak irakurtzen ditu. Helburua, ikasleen artean irakurketa sustatzea eta familiarekin hau partekatzea da.






 Badakigu irakurketa  gure seme-alabei eskain diezaiekegun baliabide zoragarria dela, bai gaur egunerako bai etorkizunerako. 

 Irakurketaz familian gozatzea  eta denon artean irakurzaletasuna bultzatzea espero dugu!




 

LIBURU BERRIAK


LIBURU BERRIAK IRITSI DIRA!
Hemen dituzu liburu horietako batzuk. Etor zaitez liburutegira  ikustera eta  etxera eraman irakurtzeko!