2018(e)ko urtarrilaren 29(a), astelehena

MALETA BIDAIARIA




 5 urteko geletan "Maleta bidaiaria" proiektua  jarri da martxan tutoreen eta liburutegiaren eskutik. 




"Maleta bidaiaria" ipuinez osaturiko maleta bat da. Barruan euskaraz idatzitako liburuak aurkitu daitezke, baina baita gaztelaniaz eta ingelesez ere.





Ikasle bakoitzak astebetez maleta etxera eramaten du eta familian liburuak irakurtzen ditu. Helburua, ikasleen artean irakurketa sustatzea eta familiarekin hau partekatzea da.






 Badakigu irakurketa  gure seme-alabei eskain diezaiekegun baliabide zoragarria dela, bai gaur egunerako bai etorkizunerako. 

 Irakurketaz familian gozatzea  eta denon artean irakurzaletasuna bultzatzea espero dugu!




 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina